KOMUNIKAZIOA
Kultura
SORMENA
NIRI BURUZ
Zein da AUA?
Ane Undurraga Arriaga (AUA) naiz.
Diziplina anitzeko pertsona eta transbertsala.
Nire bizi eta lan-ibilbidearen ezaugarriak ezagutzagatiko pasioa, diziplina anitza eta mugikortasuna dira.
Komunikazioa
Deustuko Unibertsitatean Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua (2008), munduko kulturak ezagutzeko grinak Pueblako (Mexiko) Iberoamerikar Unibertsitatean nazioarteko truke programa batean parte hartzera eraman ninduen, non Mesoamerikako antzinako kulturei buruz ikasi nuen. EITBn irrati eta telebistan esatari eta erredaktore gisa lan egin dut eta Grupo Noticiasko Ortzadar kultur gehigarrian kazetari freelancea ere izan naiz. Komunikatzaile gisa, Perun, ingurumen proiektu batean parte hartu nuen, Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren baitan. 2014tik 2018ra, Senegalera hainbat bidaia egin nituen eta, bertan, Afrikako kontinenteko aberastasun kultural eta artistikoa ezagutzeaz gain, Human Galsen Rap dokumentala ekoitzi nuen; Senegalgo raparen giza esentzia jasotzen duen antropologia bisualeko dokumentua.
Kultura
Kulturak ezagutzeko interesari jarraituz, Gizarte eta Kultur Antropologiako lizentziatura egin nuen EHUn (2010). Unibertsitate ikasketa hauetan, nazioarteko truke programa batean parte hartu nuen Santiagoko Unibertsitatean, Txilen, non analisi historiko eta sozialaren irakaskuntza eta ikaskuntza metodoek kolonaurreko kulturei buruz ikasteko aukera eman zidaten eta munduari buruzko ikuspegi berri bat erakutsi. Antropologa gisa, kultur proiektuen kudeaketan eta elaborazioan lan egin dut eta Xabier Irujo historialari eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendariaren zuzendaritzapean Gernika bonbatu zuten eguna eta 1615. BASKAVÍGIN. Euskal baleazaleen sarraskia liburuak itzuli ditut gazteleratik euskarara, historiaren narratiba berriari ekarpena egiteko balio handiko eta argitaratu gabeko lekukotza historikoak izanik eskuartean.
Sormena
Nire familiako inguruari esker, txikitatik, artez inguratuta egon naiz eta nire pasioa, betidanik, pintura izan da. Hala ere, 2014an, Mondragon Unibertsitatean Marketing Digitaleko masterra egiten ari nintzela, coachinga, garapen pertsonala eta talde-lidergoa deskubritu nituen eta bizitzari buruzko galderak egiten hasi nintzen. Afrika Beltzera bidaiatzea erabaki nuen eta nire ametsa betetzea. Han aurkitu nituen txikitatik liluratu nauten eta nire arreta eta behaketaren ardatz izan diren estimulu artistiko eta sortzaileak. Bidaia nire berraurkikuntza edo nire benetako aurkikuntza izan zen: artea. Lau urtez, artean trebatu nintzen maila kontzeptualean, teknikoan, artistikoan eta sortzailean, Inés Medina artista, arte-ikertzaile eta hezitzailearekin, Benetako Sormen Prozesuaren Garapena Arte Plastikoen bidez mintegietan eta Eibarko Marrazketa eta Pintura Eskolan.
NIRE INSPIRAZIOA
Natura, pertsonak, kulturak
Aniztasuna da nire nutrizio iturria. Egunero behatzen dut naturan, pertsonetan eta munduko kulturetan.


NIRE IKUSKERA
Pertsonei ongizatea eskaini eta hazten laguntzea
Idaztea eta margotzea dira nire bi tresna nagusiak. Eskua gizakiaren adierazpen autentikoenerako bidea dela deskubritu dut. Bi tresna hauekin, nire benetako nia ezagutu dut, ongizatea lortu eta pertsona gisa hazi egin naiz. Eta ezagutza hau da pertsonei eskaini nahi diedana.
NIRE FILOSOFIA
Sormena giza eta gizarte garapenaren zerbitzura
Sormena pertsonaren bizitzan dagoen eta berezkoa den gaitasuna dela sinesten dut eta pertsona bakoitzak genuinoa dena aportatu dezake gaitasun horretatik. Niretzat, sormena autoezagutzarako motorra eta kanala da.

NIRE ZERBITZUAK
Zer eskaini diezazuket?
Jarraian, eskaintzen ditudan zerbitzuak aurki ditzakezu.
Formazioa
Nire eraldaketa prozesuko esperientziatik abiatuta, laguntza eskaini dezaket eta inspirazio iturri izan, sormenean, talentuan, autoezagutzan eta mundu emozionalean arreta jarriz.
Zerbitzu kulturalak
Bi kultur hezkuntza programa eskaintzen ditut, nire behaketetatik eta munduan zehar egindako bidaietatik sortuak. Gaiak honakoak dira: landa eremuetako emakumeak eta kulturarteko sormena.
Edukien sorkuntza
Edukien sorkuntzari dagokionez, idazketa zerbitzu mota desberdinak eskaintzen ditut, proiektu bakoitzera egokituz: testu literarioak, kazetaritza testuak, testu teknikoak eta testu sortzaileak.

NEURRIRA EGINDAKO PROIEKTUAK
Publiko eta espazio bakoitzerako soluzio pertsonalizatuak
NIRE LANAK
Nire portfolioari begirada bat
Hemen aurkituko dituzu egin ditudan proiektu desberdinak.
+ 15 urte
esperientzia
+ 10
erakunde eta enpresa
3
argazkilaritza sari
NIRE LANEN ADIBIDEAK
Nire proiektuen aukeraketa txiki bat

GIDOIA
BASQUE TEAMeko GELDIEZINAK/IMPARABLES bildumaren gidoilaria, goi-mailako euskal emakume kirolarien iragana, oraina eta etorkizuna nabarmenduz kirol ereduak sortzea helburu duen bilduma.(2023)
Esteka: Geldiezinak/Imparables
FORMAZIOA
DEMAko ENPRESARI programako hezitzailea; Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroei zuzendutako programa, ekintzailetzan sentsibilizatzeko. (2017-2022)
Esteka: Enpresari
KULTURARTEKO EKINTZAILETZA
Sortzailea, zuzendaria eta kudeatzailea AUA BILBAO GALLERY diziplina anitzeko arte galeria transbertsalean; Bilboko Gorte kaleko 2. zkian kokatuta. (2017-2019)
Artistak: Amadou eta Samba Sy, Pablo Fdez. Arrieta, Samuel´s Decay, Amadou Loum, Elh Malick, Ana Undurraga, Lucia Bonilla, Sonia Cimadevilla eta Betty Pagano.
Estekak: Bizkaie eta Radio Euskadi
ZUZENDARITZA, GIDOIA ETA ERREALIZAZIOA
HUMAN GALSEN RAP Senegalgo raparen alde gizatiarra jasotzen duen antropologia bisualeko dokumentua da. (2016)
Emanaldiak: Sarean, Antxon Bandres, Fair Saturday eta Dakarreko Cervantes Institutua
IDEIA SORTZAILEAK
Sortzailea TXAKURAMETSETAK proiektuan; giza komunikazioan oinarrituta, arte plastikoak eta literatura uztartuz, opari original eta afektiboak sortzen dituen proiektua. (2015)
Ideia eta testuak: Ane Undurraga Marrazkiak: Ana Undurraga Argazkia: Carmelo Undurraga Bideoa: Ainhoa Anduaga

Telefonoa: +34 675 007 171







































